'Gure seme-alaba nerabezarora iritsi dira; dagoeneko ez dute gurasoen premiarik? beraien heziketan nola jokatzen dugu gurasook?' izenburupean izango da hitzaldia, maiatzaren 21ean, 18:00etan, Irizar Jauregian.
Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.
Hitzaldiaz gain, bertaratzen direnek azken sei urteotan martxan dagoen Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa jasoko dute.
Joateko interesa dutenei izena aurrez ematea eskertzen zaie, Irizarren gela egokia lotzeko. Horretarako 943 77 91 26 telefonora dei daiteke.