Pazkoetarako film laburren lehiaketa deitu du Herri Mugimenduak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko maiatzaren 13a

Film laburren lehiaketaren kartela.
Hirugarrenez antolatu dute eta dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea. Pazkoetako martitzenean izango da sari ematea eta Herri Mugimendutik herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte.

Film laburren lehiaketan parte hartzeko epea irekita dago, esan bezala, eta interesa duten herritar guztiek har dezakete parte.

Gaiari dagokionez, librea da; egileak berak aukera dezake tematika. Luzerak, berriz, gehienez 8 minutu izan beharko ditu.

Aurkeztutako lan guztiak Pazkoetako martitzenean emango dira, ekainaren 10ean, 22:30ean, txosnagunean eta sariak ere bertan erabakiko dituzte ikusleek.

Informazio gehiagorako xaxaukonpartsa@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo 615 73 45 53 zenbakira (Jone) deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak