Gure Esku Dago

Bergarako Sortu, EAJ, Aralar eta EAko ordezkariek ekainaren 8ko giza katerako dei egin dute

Txomin Madina Milikua 2014ko mai. 10a, 16:49

Ekainaren 8rako hilabete eskas geratzen da eta gaur eguerdian Bergarako Sortu, EAJ, Aralar eta EA alderdietako ordezkariak elkartu dira herritarrei hori gogorarazi eta parte hartzera gonbidatzeko.

Gure Esku Dago dinamikak elkartu ditu gaur Sortu, EAJ, Aralar eta EA alderdietako ordezkariak, tartean Agurne Barruso, Juan Luis Bikuña, Arrate Bengoa eta Lauri Askargorta.

"Nazioa garela" eta "erabakitzeko eskubidea dugula" esan gura izan dute elkartutakoek, eta herritarron eskuetan dagoela hori lortzea gogorarazi. Hala, oraindik metro batzuk geratzen direla esan dute eta bergararrak anima daitezela horiek erosi eta ekainaren 8an, jaietan izan arren, giza katean parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak