Izan ere, aurten, San Martin plazara ere eroango dituzte kontzertuak txosnagunekoek. Hala, ekainaren 8ko, domekako, Gure Esku Dago-n giza katearekin bat eginez, San Martin plazan, Gose eta Esne Beltzaren emanaldia iragarri dute, 15:30etik aurrera.
Nabarmentzekoa da, bestalde, Kashbad taldearen itzulera, Sorkunekin. Urte batzuetako etenaren ostean, aurkeztu berri dute disko berria, Arrakala izenekoa, eta Bergaran entzun ahal izango dira diskoko kantuak.
Musika emanaldiez gain, ordea, film laburren lehiaketa edo bertso saioa ere izango dira.
Hemen, egitaraua:
Egubakoitza, 6:
- 14:30: Ikasle bazkaria eta Elektrotxaranga (San Martin plazan).
- 20:30: Txosnen irekiera ekitaldia.
- 23:00: Rock kontzertua: Glaukoma, Kashbad eta Adams party.
Zapatua, 7:
- 20:00: Elkartasun bazkaria eta Fermin Valencia.
- 18:00: Rock maratoia (kalean barrena).
- 21:00: La Jodedera.
- 23:15: Rock kontzertua: Mc Onak eta Arkada Social.
Domeka, 8:
- 13:00: Ekitaldia gure Esku Dago-ren eskutik (San Martin plazan).
- 16:00: Irrien lagunak eta Herrixa dantzan (San Martin plazan).
- 15:30: Gose eta Esne Beltza (San Martin Plazan).
- 18:00: Emon (Bideberrin).
Astelehena, 9:
- 20:00: Laket.
- 23:00: Rock kontzertua: 2 Bala eta Tajon Prieto eta Kuajaloteak.
Martitzena, 10:
- 18:00: Bertso saioa.
- 20:00: Rock kontzertua: Bidelapurrak.
- 22:00: Film laburren lehiaketa.