Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoek dantzan jarri dute Bergarako pilotalekua. Aspaldi gurera etorri gabe zeuden eta oraingoan Dantzaz konpainiak lagunduta, etorri dira. Inor ez da eserita geratu: kalejira, arin arina, aulki-dantza... Abesteaz gain, dantza egiteko aukera ere izan dute gaztetxoek eta gurasoek.