Leire Iruin Udal zinegotzia gustura azaldu da: "Garrantzitsua da herriko komertzioa bultzatzea, herrian erostea denondako da ona eta horren jabe izan behar dugu. Horrenbeste lan eta esfortzuren ostean, primeran irten da dena". Udaberrirako eta udarako soinekoak, ezkontza batean gonbidatu ederrena izateko aukera zabalena, mendirako ekipamendu osatuena, eguzkitako betaurreko modernoenak edota orrazkera ausartenak ikusgai izan dira Bergarako alfonbra gorrian. Jarraian argazkiak.