Andres Arizkorreta CAF enpresan sartu zen 1980an eta enpresa horretan jardun du profesional gisa ardura-postu ugaritan, eta egun, konpainiako kontseilari ordezkaria da, besteak beste.
Jose Luis Larrea, berriz, APDn kontseilari, eta Euskal Enpresarien Elkargoko zuzendaritza batzordeko eta Deustuko Unibertsitateko gobernu kontseiluko kide da; Foro garrantzitsuetan hitzaldiak eskaintzeaz gain, hainbat aldizkaritan ere plazaratzen ditu bere artikuluak.
Bi adituek euren esperientzia eta ibilbidearen gainean hitz egingo dute.