Gertakaria gaueko hamarrak eta laurden inguruan izan zen. Taberna bateko zerbitzariak terrazako altzariak botatzen ikusi zuen gizona, Ertzaintzaren informazioaren arabera. Gizonak tabernariari bularrean eta besaurrean hainbat kolpe eman zizkiola aurreratu dute, mehatxu egiteaz gain. Horren aurrean, Ertzaintzari deitu zion zerbitzariak, eta hainbat ertzain bertaratu ziren. Patruila batek emakumea artatzen zuen bitartean, beste ertzain batzuek inguruko taberna batean aurkitu zuten ustezko erasotzailea. Bertan zeudenen kontra heriotza-mehatxuak egin izana ere egozten diote, bereziki arraza beltzeko pertsona baten kontra, eta irain xenofobotzat hartuak izan dira horiek. Pertsona horri botatzeko asmoa zuen erregistro-estalki bat eskuetan zuela aurkitu zutela adierazi dute bertan egon ziren ertzainek. Haien presentziaz jabetu ahala baretu egin zen gizona, eta atxilotu egin zuten.
41 urteko gizonak aurrekariak ditu eta gaur goizeko lehen orduan ipini dute epailearen esku.