Lou Topet taldea soinu amerikar lasaietan oinarritzen da, baina, era berean, euskal kantautoreen tradizioa modu leunean barneratuta. Bizkaiko Bakelite bikoteak, aldiz, erro anglosaxoiko euskal musika jorratzen du, urruneko joerak euskarara ekarrita. 22:00etan, gaurko bi taldeek zuzeneko eklektiko eta indartsua eroango dute gaztetxera.