Pentekosteetan, San Martin plazan jarriko den txosna ustiatzeko baldintzak, astelehenetik aurrera eskuragarri egongo dira udaletxean eta bergara.net web gunean. Eskaerak aurkezteko epean hilaren 23an bukatuko da. San Martzialgo kantina eta txosnaren baldintzak ere egun eta toki berberetan argitaratuko ditu udalak, kasu honetan baina, epea ekainaren 9an amaituko da.