Finkatu dira azokak izango dituen ekimen zehatzak

Imanol Gallego 2014ko maiatzaren 9a

Otsailaren 26an herritarrei egindako aurkezpenarekin batera abiatu zen Azoka Bergaratzen prozesu parte hartzailea. Bertan jasotako ekarpenak bateratu ondoren, azoka dinamizatzeko zenbait ekimen finkatu dituzte.

Eguaztenean, lore eta landareekin apainketa ikastaroa eta maiatzaren 17an, aldiz, lore eta landare mintegien azoka berezia. Azoka Bergaratzen leloarekin, azokako merkatari eta baserritarrek banatzeko, poltsa berrerabilgarriak ere egingo dituzte.Eta tokiko eta sasoiko produktuen inguruan informazio panelak jarriko dituzte.

Azoka bereziak

Ekainetik aurrera, herriko baserritar eta bestelako jardueren azoka berezia antolatuko da, hileko lehen eguaztenean, arratsaldez. Horrez gain, bigarren eskuko-truke azokak edo ikastaroak egitea ere aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak