"Hasieratik herritarrak jaietan inplikatu eta prestaketetan ere parte hartzeko modu bat da", azaldu du Maider Osak, Kultura teknikariak.
Aurtengoa uzta oparoa izan da. Guztira, askotariko teknika eta sormen ugaridun hamasei lan batu dituzte.
Non bota daiteke?
Kartel guztiak bergara.net webgunean daude, eta webgunean bertan eman daiteke botoa. Hain zuzen, irabazleak 400 euroko saria eskuratuko du.