Debagoieneko eta inguruko alebin eta benjamin mailetako neska-mutikoak ariko dira lehian, 2002 eta 2005 urteen artean jaiotakoak, hain zuzen ere. 16:00etatik aurrera, ohiko estiloetan jardungo dira igerilariak, 200 bat lagun, guztira.
Eskualdeko klubei dagokienez, Aloña Mendi, Arizmendi eta Bergara Igeri Elkartekoak arituko dira. Horiekin batera, Urbat (Eibar), Izarraitz (Azpeitia), Zubiaurre (Azkoitia), Elgoibar Igeriketa Taldea eta Legazpi Igeri Elkartea ere bai.
Igerilekuak, arratsaldez, itxita
Igeriketa txapelketa dela-eta, Agorrosingo bainu eremua itxita egongo da zapatu arratsaldean. Goizez soilik egongo da zabalik.