Ekintza gehienak herrian bertan egingo dituzten arren, ez dute aspertzeko astirik izango. Herriko kale eta plazak gazteen jolasleku bihurtuko dira, eta, euskara tresna bezala erabilita, herria ezagutu eta ederto pasatzeko aukera ugari izango dituzte.
Izena nola eman
Udaleku irekietan izena emateko epea astelehenean ireki eta maiatzaren 23an amaituko da. Prozesu hori errazteko, gainera, bi modutan eman daiteke izena. Nahi duten gurasoek astelehenetik egubakoitzera 09:00etatik 21:00etara kultura etxera gerturatu besterik ez dute. Bertan, izen-emate orriarekin batera, bankuko ziurtagiria ere eraman da. Teknologia berrietan iaioagoak diren gurasoek www.bergara.net webguneko Udaleku irekiak atalean topatuko dituzte izena emateko prozedura eta eskakizun guztiak.
Ordainketa Laboral Kutxaren 3035 0009 16 0090900017 zenbakian edo Kutxabanken 2095 5070 71 1062071534 zenbakian egin behar da haurraren izen-abizenen ostean Udalekuak hitza jarrita. Izena ematen duten seme-alaba kopuruaren araberakoak izango dira kuotak. Lehenengoa: 50,50 euro, bigarrena: 45,45 euro; hirugarrena eta hurrengokoak, doan.
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da. Horrez gain, ekainaren 17an, 18:30ean, Zabalotegi aretoan bilera bat egingo da guraso guztientzat.