KZgunea goizez eta arratsaldez ireki dute zerbitzua hobetzeko

Imanol Gallego 2014ko mai. 9a, 08:00

Aste honetatik aurrera herriko KZgunea goizez eta arratsaldez egongo da irekita herritarren erabilerarako, 09:00etatik 20:00ak arte.

Guneak etenik gabeko ordutegia duen arren, bertako dinamizatzaile Ane Untzurruntzaga ez da ordutegi osoan bertan egongo. "Hil honetan 09:00etatik 13:00etara egongo naiz, eta hurrengoan 16:00etatik itxiera ordura arte", aipatu du Ane Untzurruntzagak.

Dinamizatzailea bertan egongo ez den arren, zortzi ordenagailuak martxan egongo dira egun osoan, eta inprimagailua dinamizatzailea dagoen orduetan soilik egongo da martxan.

Orain arte bezala, gunea erabiltzeko 16 urte izatea eta formulario bat betetzea ezinbestekoa da. Jendea itxaroten badago, gehienez 45 minutu nabigatzeko aukera egongo da.

Hil honetako ikastaroak

Hil honetan, oinarrizko Internet, Minube, Impress, Kizoa, Youtube eta Gmail ikastaroak emango dira. Minube eta Kizoa ikastaroak euskaraz izango dira; gainontzekoak, gaztelaniaz. Izen-ematea 943 02 36 26 telefonoan edo tutor.bergara@kzgunea.net helbidean egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak