Gure Esku Dago

Giza katerako metro eta bonuak kultura etxean

Imanol Gallego 2014ko maiatzaren 8a

Ekainaren 8an egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katerako metroak eta bonu-laguntzak aurrerantzean herriko kultura etxean 5 euroren truke salgai egongo dira. Txartela erosi nahi dutenek 10:00etatik 13.00tara eta 18:00etatik 20.00tara izango dute aukera.

Bihar, 12:00etan, Martinez de Irala kalean metroak saltzeko postuarekin batera, zortzi talde politikorekin lotura duten hainbat pertsona esanguratsuk argazkia aterako dute, ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak