Lehen saridunak domekan Athleticek eta Realak jokatuko duten derbia ikusteko bi sarrera eskuratzeaz gain, 200 euro poltsikoratuko ditu. Sari potolo hori 2.785 zenbakiaren jabeak jasoko du.
Bigarren saria, aldiz, 945 zenbakiari egokitu zitzaion. Bada, nekazaritza turismo batean aste bukaera pasatuko du hark.
Saridunak agertu ezean, hurrenez hurren, erreserbako 3.310 eta 3.885 zenbakiek jasoko dituzte sariak. Erreklamazioak egiteko, 722 73 02 32 zenbakira deitu.