Herriko arteak plaza beteko du aurtengo Beart egunean

Imanol Gallego 2014ko mai. 8a, 17:52

Beartek, herriko margolarien elkarteak, bere eguna domeka honetan ospatuko du. Elkartearen eguna izango den arren, bertako kideek herriarekin partekatu nahi dute data berezi hau, eta, horregatik, euren artelanak kalera aterako dituzte. Kalera baino gehiago, aurten San Martin plazan erakutsiko dituzte margoak.

Erakusketa 12:00etatik 14:30era izango da; baina lanen bat erakutsi nahi duten bazkideek 11:30ean bertaratu beharko dute, antolatzaileek guztia prestatzeko astia izan dezaten. Jendearen aurrean erakutsiko dituzten lanak hobeto erakusteko, elkarteko bazkide bakoitzak Beartetik eroango dituzten kaballete bana erabili ahal izango du. Eguraldi txarra egiten badu, lanok udaletxeko eta seminarioko arkupeetan egongo dira.

Artistek, goiza bergararrekin ospatu eta gero, 15:00 aldera bazkaria egingo dute. "Erakusketa bukatu eta gero, guztia jaso ostean Ama Mia jatetxean egingo dugu bazkaria", azaldu du Juanjo Altunak, elkarteko presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak