Izen-ematea
Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 12tik 23ra bitartekoa izango da. Bi modutan eman daiteke izena:
- Kultur Etxean: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara. Izen-emate orriarekin batera, bankuko ziurtagiria eraman behar da.
- Internetez: www.bergara.net atarian ‘udaleku irekiak’ atalean.
Ordainketa
Ordainketa prozesua transferentzia bidez egingo da kontu hauetako batean:
- Euskadiko Kutxa (laborala): 3035 0009 16 0090900017.
- Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534
Kuotak
Izena ematen duten seme-alaba kopuruaren araberakoak izango dira kutoak:
- Lehenengo seme-alaba: 50,50 euro.
- Bigarren seme-alaba: 45,45 euro.
- Hirugarrena eta hurrengokoak: dohainik.
Ordainketa egiterako orduan, haurraren izen abizenak eta gero “udalekuak” hitza jartzea beharrezkoa da.
Plazak
Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da. Horrez gain, ekainaren 17an, asteartea, 18:30ean, Zabalotegi aretoan bilera bat egingo da guraso guztientzat.