Herriko korrikalariak oso pozik bueltatu dira Trailwalker lasterketa solidariotik

Imanol Gallego 2014ko mai. 1a, 10:34
"Giroa ezin hobea zen eta lagun asko egin ditugu", dio Txus Iglesias korrikalariak. Duela astebete bueltatu ziren Gironatik, eta pozik segitzen du.

Jendea, helburua, proba... Iglesiasen ustez, guztia primerakoa izan da. "Proba honi buruzko Whatsapp talde bat sortu genuen, eta jendearen mezuekin bateria ez agortzeko, lasterketan eroan beharreko telefonoak itzali egin behar izan genituen", argitu du Iglesiasek. "Bai Gironan bai Bergaran oso babestuak sentitu gara".

Helburu bikoitza

Lasterketa bat baino gehiago festa solidario bat den proba horrek helburu handi bat dauka. "Izena emateko, Intermon Oxfamen alde 1.500 euro batu behar dira; guk 4.576 bildu genituen", azaldu du Iglesiasek. 100 kilometroak 17 orduan egiteko helburua ere bete zuten.

Korrikalariak argi dauka: "Oraindik data zehatzik jarri ez dugun arren, hurrengo edizioren batean ostera parte hartzeko asmoa dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak