Saioa bideratuta dago atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei, baita atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten herritarrei ere.
Bertan, Eusko Jaurlaritzako Biltzen Zerbitzuko legelari batek atzerritartasun legeari buruzko alderdi ezberdinak jorratuko ditu: egoitza eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak elkartzea, ikasketa egonaldiak, nazionalitatea eskuratzea, zigorrak, kanporatzeak...
Datorren astean izango da saioa, maiatzaren 7an, eguaztena, Irizar Jauregiko azken solairuko gelan, 18:00etatik 20:00etara.