Udalak Errekalde jauregiaren jabetza berreskuratu du

Imanol Gallego 2014ko apirilaren 30a

Errekalde jauregia.
Udalak Eusko Jaurlaritzari Errekalde jauregia lagapen bidez utzitako epea iraungi da. Bada, apirilaren 4an Udalak notario aurrean jabetza berreskuratzeko dokumentuak sinatu eta gero, jauregia Udalaren esku geratu da ostera.

Urte hasieran iragarri zuten, gainera, behin-behineko Zientzia Museoa bertan kokatuko dela, eta, irisgarritasuna bermatzeko, zaharberritze txiki batzuk egingo dira eraikinean.

Askotariko erabilerak

Udaletik duela hiru aste Errekalde jauregian ospatutako CAF-Elhuyar sariak aipatu dituzte, espazio berri horren erabilera zabalaren adibide gisa. "Bertan museoa sartzeaz gain, beste ekintza batzuk egiteko asmoa dugu", adierazi du Jaione Isazelaia alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak