Martin Garitanok Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileak lagunduta utzi du Donostia ospitalea gaur goizean, eta egunotan jasotako elkartasun mezuak eskertu ditu, baita herritarrek zein komunikabideek zapatuan erakutsitako begirunea ere. Berehala "erabat osatzea eta lanean hastea" espero duela gaineratu du diputatu nagusiak.