Bergara Garbiak dio "salaketen aurrean tinko" eutsiko diotela

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 23a, 09:43

"Bildu-Aralarren inposiziorik" ez dutela onartuko diote eta "behar den moduan banatuta eta egunak errespetatuz lurrean poltsak lagatzen" jarraituko dutela.

"Azken egun hauetako salaketen aurrean tinko eutsiko diogu, ez baitaukate inongo zilegitasunik isunak jartzeko. Beldurra sartzea besterik ez dute nahi, baina horrela ez dute ezer lortuko, hezkuntza eta kontzientziazioa dira bide bakarrak herritarren parte hartzea lortzeko". Halaxe dio Bergara Garbia plataformatik bidalitako oharrak.

Bergara Garbia Herri plataformatik gogorarazi nahi dute lanean jarraitzen dutela eta jarraituko dutela, eta ez dutela "Bildu-Aralarren inposaketarik onartuko". Bestalde, "edukiontzien bidezko bilketa selektiboaren alde" daudela ere badiote, eta baietz esaten diote 5. edukiontziari.

Horrekin guztiarekin, "behar den moduan banatuta eta egunak errespetatuz lurrean gure poltsak uzten" jarraituko dute; "ez ditugu kubotxoak nahi.", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak