18 minututan argi ilunez jositako bat kontatzen du Gomez zuzendariak. XIX. mendea, Austria, gizon bat bere semea noiz jaioko den itxaroten dago. Une alai bat den arren, familiak ez daki jaiotza horrek gizateriari zein hondamendi sortuko dion.
Poztasuna eta krudelkeria, alaitasuna eta beldurra . . . guztia nahasten da film honetan. Zuzendariak azaldu moduan, gertakari guztiek hasiera bat dute.
Filma ikusi eta gero, zuzendaria Laino skateparken egongo denez, berarekin hitz egiteko aukera ere egongo da. Hitzordu berezi bezain interesgarria izango da zapatu gaueko (23:00 ) zine emanaldi hau.