San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte asteburuan Elorregin

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 22a, 15:36

San Prudentzio eliza Elorregin.
Ohiturari jarraituz eta auzolanean, eliza aurrea eta ingurunea garbituz irekiko dute egitaraua egubakoitzean. Hortik aurrera, musika, dantza eta pilota partiduak ez dira faltako.

Hemen jaietarako prestatu duten egitaraua:

Apirilaren 25a, egubakoitza:

  • 16:00etan: Plaza garbitzea. Ohiturari jarraituz eta auzolanean, eliza aurrea eta inguruaren apainketa.
  • 18:00etan: Txopoa jasotzea, kanpai hotsak eta etxafuegoak.
  • Ondoren, elkartean, ohiko lagun arteko afaria.

Apirilaren 26a, zapatua:

  • 14:00etan: Auzo bazkaria, Alkartasuna elkartean, bertsolari eta trikitixaren laguntzarekin.
  • 22:30ean: Erromeria, auzoko elkartean.

Apirilaren 27a, domeka:

  • 10:30ean: Meza nagusia Alai taldeak abestuta.
  • Ondoren, pilota partidua auzoko pilotalekuan.
  • Baita salda eta txorioza ere elkartean.

Apirilaren 28, astelehena, San Prudentzio Eguna:

  • 19:00etan: Meza.
  • Azken etxafuegoak eta jaiei agurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak