Agorrosingo bainuetxea itxita egongo da aste osoan

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 22a, 14:32
Gaur hasi eta domekara, hilaren 27ra, arte egongo da itxita. Igerilekua eta fitness gela, berriz, zabalik egongo dira.

Aste Santuan bezala, zabalik egongo da Agorrosin Kirol Gunea Pazko Astean ere, baina salbuespenekin. Igerilekua eta fitness aretoa zabalik egongo dira. Bainuetxea, berriz, itxita egongo da gaur, martitzena, hasi eta domekara bitartean, garbiketa lanak direla eta.

Igerileku txikiari dagokionez, hilaren 27ra bitartean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, uretan jolasteko materiala erabilgarri egongo da, soroslearen baimenarekin.

Ikastaroei dagokienez, apirilaren 28an hasiko dira berriz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak