Hasi dira jasotzen 2015 urteko egutegia egiteko argazkiak

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 22a, 10:06

Aurtengo egutegiaren azala.
Udalak dagoeneko ireki du datorren urteko egutegia osatuko duten argazkiak jasotzeko epea. Ura izango da 2015ko egutegiaren protagonista eta argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a izango da.

Bergararron artean ezaguna denez, Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2015ko eguteagiari begira, deialdi irekia egiten da.

Hauxe izango da datorren urteko egutegiaren gaia: ura

  • Bere egoera guztietan: likidoa, izotza, elurra, gasa…
  • Uraren edozein alderdi sar liteke: uraren era guztietako aprobetxamenduak, urak sortutako arazoak, ura jolas-bide, ura eta kirola, ura zaintzea…

Argazkiak aurkezteko epea irailaren 25ean bukatuko da.

Beste zenbait xehetasun:

  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatoko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak