Uxue Alberdik 'Euli-ona' aurkeztuko du barikuan gaztetxean

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko api. 22a, 08:44

Uxue Alberdi.
Ipuinez osatutako liburua 18:30ean aurkeztuko du Alberdi idazle eta bertsolariak. 22:30ean, berriz, txotxongiloak ikusteko aukera izango da, biak ala biak Angiolillo liburutegiak antolatuta.

Datorren apirilaren 25ean, egubakoitza, gaztetxeko Angiolillo liburutegiak "azken guda dantza" egingo du. Zera diote liburutegitik: "Lau urteko bidaia zoragarri bat izanda, non 20 liburu aurkezpen egin diren eta 23 liburu aurkeztu diren. Horrez gain, Germinal! fanzinearen lau zenbaki atera dira eta Angiolillo liburuaren hiru edizio egin ditugu, liburua auzolanean montatuz –guztira 800 ale inguru atera dira eta 600 salduta daude–".

 
Bada liburutegiaren "azken guda lantza ospatzeko", bi ekintza antolatu dituzte. Alde batetik, 18:30ean, Uxue Alberdik bere Euli-giro kontakizun laburren liburua aurkeztuko du. Eta, 22:30ean, txotxongiloak izango dira kartzela zaharreko areto handian. Hain zuzen, Ell tenderete txotxongilo talde bilbotarrak, ordubeteko emanaldia emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak