Elkartasuna da Aranzadiren hezkuntza proiektuan jasotzen den baloreetako bat eta horrekin lotuta, hainbat ekintza egiten dituzte urtean zehar. Besteak beste jostailu bilketa, Sahararako janari bilketa... Eta baita Caritaserako arropa bilketa ere. Urtean bitan egiten dute azken hori; udaberrian eta udazkenean. Bada, esan bezala, udaberriko kanpaina laister abiatuko da; zehazki, maiatzean.