Bergarako Musika Eskolako ikasleak herriz herri egon ziren

Miren Mujika 2014ko api. 9a, 15:21

Flautako partaideak, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegiko lagunekin batera.
Joan den asteburuan, Bergarako Musika Eskolako ikasleak Gipuzkoako hainbat herritan egon ziren askotariko musika instrumentuak jotzen.

Maialen Verguizas, Alaine Egizabal eta Saioa Leturia flauta ikasleek Oiartzungo lehenengo flauta jaialdian parte hartu zuten apirilaren 5ean, larunbata. Egun osoko jaialdia izan zen: goizez, udaletxeko pleno aretoan, binaka eta bakarka jo zuten eta arratsaldean, Euskal herriko 150 flauta ikaslerekin batera, kontzertua eskaini zuten herriko plazan.

Akordeoiko taldekoek berriz, Debako akordeoi topaketetan parte hartu zuten apirilaren 6an: Debako kaleetan zehar kalejira egin ostean denak elkarrekin kontzertu bat eskaini zuten. Partaideak June Odriozola, Elene Ortiz, Amaia Ruiz, Sonia gonzalez, Ainhoa Gonzalez, Ioritz Ondarra izan ziren, Angel Agiriano eta Maria Jesus Ugalde irakasleekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak