Aurten bigarren geratu bada ere, iaz txapeldun izan zen senior mailan, orduan Sierra Nevadan ere.
Manex Azula munduko ryder gazterik onenetakoa da. Duela aste bi, La Molinan (Katalunia) jokatu ziren Snowboard-cross-eko Espainiako txapelketan laugarren postua lortu zuen. Kontuan izan behar da 18 urte dituela oraindik eta hura baino nagusiagoekin lehiatzen ari dela. Txapelketa hartan, bergararrak zilarrezko domina lortu zuen gazte mailan, Lucas Egibarren atzetik.
Duela urte bi, 2012an, Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, Innsbruck-en, Austriako Tirolean, eta finalera heldu zen, azkenean, 17. postua lortuz.
Gazte mailan onena izan da Manex Azula.
Oraingoan, half pipe modalitatean onena izan da bere kategorian, gazte mailan, eta bigarren nagusietan.
Honako hau izan da sailkapena:
- Ruben Verges (Katalunia). 92,67 puntu.
- Manex Azula (Euskal Herria). 86,33 puntu.
- Aritza Atutxa (Euskal Herria). 79.00 puntu.
Verges-ek 2014ko Trentinoko Unibertsiadan ere irabazi zuen.
Junior edo gazte mailan, honakoa izan da sailkapena:
- Manex Azula (Euskal Herria). 86,33 puntu.
- Albert Casas (Katalunia). 74,33 puntu.
- Aleix Lopez (Katalunia). 68,67 puntu.