Enpresa txiki eta ertainentzat ekitaldi berezia egingo dute Bergaran

Miren Mujika 2014ko api. 7a, 16:21

Debagoieneko enpresa txiki eta ertainei zuzenduriko ekitaldia antolatu du Miguel Altuna Institutuak, gaur, 17:00etan. Bergaran. Internazionalizaziorako aukera ezberdinen inguruan arituko dira Miguel Altunan.

Egitaraua

  • 17:00: Aurkezpena. Josune Irazabal Miguel Altuna Institutuko (MAI) zuzendaria.
  • 17:10: ASMAOLA eta berrikuntza enpresa txiki eta ertainentzat (ETE).
 Eli Aranburu, MAIko Asmaola eta koordinatzailea eta Unai Ziarsolo, MAIko zuzendari-ordea.
  • 17:30: Lanbide Heziketa DUALa.
 Joxu Arana, MAIko enpresa erlazio arduraduna.

ETEn internazionalizaziorako aukerak:

  • 17:50: ENPRESARE, Bergara, Elgeta eta Antzuolako industria garapenerako foroaren aurkezpena.
 Kristina Elkoro, Enpresare foroko lehendakaria.
  • 18:00: Bertako bi enpresen esperientziak atzerrian. Jon Leturia, Tornilleria Segur S.A enpresako gerentea eta Xabier Arbizu, Cauchos Mujika S.A enpresako gerentea.
  • 18:40: ETEentzako internazionalizaziorako programa.
 Koldo Azkoitia. Debagoieneko Garapen Ekonomikoaren Agentziako arduraduna.
  • 19:00: Jardunaldiaren itxiera eta luntxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak