Andoni Moñuxek bi sari irabazi ditu Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan

Jon Moñux 2014ko api. 7a, 16:00

Andoni Moñux gazte bergararra tuba bat eskuetan duela.
16 urteko gazte bergararrak lehen saria jaso du haize-metalezko modalitateko A mailan, 16 eta 20 urte bitartekoen artean. Talde instrumentaleko A mailan, berriz, bigarren saria eskuratu du 'Donostia Brass' taldearekin.

Euskadiko Musikari Gazteen VIII. Lehiaketa pasa den asteburuan ospatu da Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioan, apirilaren 4an eta 5ean. Zortzigarren urtea da Eusko Jaurlaritzaren babesarekin sortu zen lehiaketa hau egiten dutena.

Musikari bergararraren bigarren saria Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko Donostia Brass taldearekin lortu du. Kontserbatorio honetan ikasten dihardu gaur egun Andoni Moñux, eta Bergarako Musika Eskolako ikaslea izan da 2013. urte arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak