III. Bizikleta jardunaldien azken pedalkadak

Imanol Gallego 2014ko apirilaren 7a

Duela hamabost egun ekin zioten Bergaran III. Bizikleta jardunaldiak ospatzeari, eta ekintza mordoxka baten ostean, eguaztenean amaituko dira jardunaldi hauek.

Horren aurretik baina, zer ikasi eta eztabaidatu egongo da, izan ere, egitarauan geratzen diren bi ekitaldiak hitz egin eta ideiak trukatzeko sortuak dira-eta.

Astelehenean, Bergarako kirol kontseiluak Bergarako bide motorizatu gabeen sarea gai monografikoa landuko du Irizar jauregian 19:00etan. Bertan, herrian guztiz atonduta ez dauden bide eta zirkuituez mintzatuko dira.

Amaiera Markel Uriarterekin

Bizikletari eskainitako jardunaldiak behar bezala bukatzeko, bi gurpilen gainean iaioa den Markel Uriarteren hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

Enduro, Mendi bizikletako iraultza izenburupean, aretxabaletarrak, bi gurpilen gainean duen esperientzia zabalaz mintzatuko da, tartean 'Enduro' modalitateaz jardungo delarik. Ziur batek baino gehiagok pedalei eragiteko arrazoi berriak topatuko dituela Uriarteren hitzak entzun eta gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak