Pasa den egubakoitzeko Punk-rock kontzertuez gainera, apirilaren 19an Jar itzazu tapoiak mesedez jaialdiaren eskutik, hardcore taldeak izango dira kartzela zaharrean. Hitzordu honetarako, Jerez de la Fronteratik Minority of One taldea etortzeaz gain, Yaw donostiarrek ere euren musika ekarriko dute.
Jaialdia ezagutzen ez dutenek komeni, izenburuari kasu egin eta tapoiak eroatea, hitzordu hau euren agendetan jasotzen duten horiek aldiz, aurreko jaialdietan bezala, honetan ere gogotik disfrutatuko dute.
Emakumea protagonista
Abortuaren erreformaren kontrako manifestazioarekin bat egiteaz gain, emakumeak esparru berezia izango du. Uxue Alberdik Euli-giro liburua erakutsiko du apirilaren 25ean (19:00). Alberdik esan moduan, sentsazioetatik sortutako ipuin sorta bat da.
Apirilaren 18an (22:30), umorez beteriko obra bat izango da Gaztetxean. Izan bedi emakumeak antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du. Istorioa paradisuan kokatzen den arren, ikusleek oso berezia den Eva bat ezagutuko dute.