Ekarpenak jaso aurretik baina informazioa ere emango dute, "Aldundiak bidegorriei buruz eman digun informazioa partekatuko dugu lehenbizi", azaldu du Joseba Moñux zinegotziak.
Horren ostean baina, bidegorri sarea hobetzeko bertaratzen diren herritar eta taldeen ekarpenak jaso nahi dituzte, "sarea eta ibilbidea definitua daude, baina bidegorria hobetzeko ideiak proiektuarentzat oso aberasgarriak izan daitezke", zehaztu du Moñuxek, herritarrei bilerarako parte hartzeko gonbita luzatzeko orduan.