Bergara
Goizean, feria irekitzea egingo da 10:00etan. Joaldunen eta trikitilarien kalejira eta XX. txorimalo lehiaketa ere egongo dira goizean zehar. Txorimalo lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da apirilaren 4aren aurretik izena ematea Jardun Euskara elkartean.
Eguerdian, 'Gure Esku Dago' plataformak antolatutako Kataluniako Castellers-en emanaldia egongo da Irizar Jauregi ondoko parketxoan. Herri bazkaria ere egongo da herriko Udal pilotalekuan.
Arratsaldean, umeentzako zezentxoak egongo dira herriko kaleetan.
Hizkuntza: Euskara