Zabalotegi aretoa, Bergara
27 urte ez dira ezer! Zintzilik irrati librearen historiari buruzko dokumentala da. 80ko hamarkadan sortu zen, Euskal Herriko irrati libreen filosofia eta testuinguruan. Oreretako gizarte mugimenduetako kideek sortu zuten, hedabide ofizialetan ahotsik ez zuteei ahotsa emateko: intsumisioa, feminismoa, ekologia, homosexualitatea, euskara… Oreretako borroka politiko eta sozialaren zati txiki bat ere jasotzen du dokumentalak, 70eko hamarkadako herri asanbladetatik gaur eguneraino. Guztia, Zintzilik Irratiaren mikrofonoen ikuspegitik kontatua. 80 min. Sarrera 3 euro izango da.
Hizkuntza: Euskara