Zumaian jokatutako partidua gogor eta lehiatua izan zen, bi taldeen defentsa lana nabarmendu zelarik. Amaierara berdinketarekin ailegatu ostean, bost minutuko luzapena jokatu zuten, baina ez zen golik egon eta penaltietan erabaki zen, azkenean. Horretan, bergararrak finago aritu ziren. 4 penalti sartu zituzten; Egiakoek, 2 bakarrik.
Garaipen garrantzitsua inondik inora; izan ere, donostiarrek partidu ofizial guztiak irabazi dituzte aurtengo denboraldian, zapatuko bergararren aurkakoa izan ezik.