Bertako euskara ikastaroak izango dira maiatzean

Imanol Gallego 2014ko api. 2a, 12:32

Berba egiterakoan umeek eta helduek egiten dituzten akatsik ohikoenak lantzeko bertako euskara ikastaroak izango dira maiatzean, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak antolatuta, Jardunekin elkarlanean.

Ikastaroek bi helburu nagusi dituzte: alde batetik, guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea; eta, bestetik, umeen akatsak zuzentzeko helduak erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.

Ikastaroa maiatzean izango da eta 10 ordukoa izango da, ordu eta erdiko saioetan banatuta. Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edo jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, betiere, gutxienez, zortzi laguneko taldeak osatzen badira. Informazio gehiagorako edo izena emateko, Udal Euskaltegira deitu (943 76 44 53) edo www.bergara.net webgunean ipini duten Word fitxa bete eta Udal Euskaltegira eraman. Ikastaroan parte hartzeko matrikula 10 eurokoa izango da, eta izenemate epea apirilaren 11an bukatzen da.

Hiru motatako dirulaguntzak

2013/14 ikasturtean edo 2014ko udan egindako euskara ikastaroengatik dirulaguntzak jasotzeko aukera dago. Horretarako eskaerak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Udaleko erregistro orokorrean.

Hiru motatako dirulaguntzak daude: Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako dirulaguntza; Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako; eta, azkenik, UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrendako dirulaguntzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak