Abian da Pentekoste jaietako kartel lehiaketa

Imanol Gallego 2014ko api. 2a, 10:22
Pentekoste jaiak ate joka datoz eta aurten, ekainaren 6an hasiko dira. Hala, Kultura Sailak, kaleratu ditu Pentekoste jaietako programaren azala egiteko lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketan edozein pertsonak har dezake parte. Kartelek 24 x 34 zentimetroko neurria izan beharko dute, eta formatu bertikala. Kartelak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, kartelaren kopia digitala CD batean ere aurkeztu beharko da. Kartelak gainera, 'Pentekoste jaiak 2014 Bergara', esaldia eroan beharko du. Lehiaketako irabazleak 400 euro balio duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko.

Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutun azal itxi batean leloa kanpoan eta  egilearen datuak barruan jarriko dira. Interesa dutenek argibide guztiak www.bergara.net webgunean aurkituko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak