Sarrera bakoitza 12 eurokoa izango da eta Depor, Euxebio, Etxagi, Ariznoa, Frontoia eta Pol-pol tabernetan egongo dira eskuragarri. Bazkariko menua sarrerak, plater nagusia, postrea, kafea eta kopa izango da. Lehenengo, urdaiazpikoa eta patea aterako dute, eta gero, zorroko patatekin lagunduriko baserriko oilaskoa egongo da. Postrea, berriz, herriko gozotegietako bizkotxoa izango da. Txotxa ere egongo da, bi kupelekin.
Herri bazkariaren antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie bazkaria antolatzen lagundu duten komertzioei:Mizpildi eta Konde okindegiei; Bixain harategiari; Mujika, Raizabal eta Larrañaga gozotegiei; Miner ardoei; Mertxe urdaitegiari; Depor, Euxebio, Etxagi, Ariznoa, Frontoia eta Pol-pol tabernei; Berroia inprentari eta Bergarako Udalari.