Irizar jauregia, Bergara
Ikusle guztientzat zuzenduta egongo den ‘Malawi bizikletaz’ diaporama emanaldia antolatu du Bergarako Jardun Euskara Elkarteak. Ainhoa Bikuñak eta Mikel Bayerrek ia bi hilabetez Malawin (Afrikan) zehar eginiko bidaian, "bertako jendeaz, bizimoduaz, janariaz eta ohiturez gozatzeko aukera" izan zuten, "bizikletak ematen duen hurbiltasuna lagun". Ainhoa Bikuña galderak erantzuteko prest egongo da Bergarako Irizar Jauregian apirilaren 8an, 19:00etan, egingo den diaporama emanaldian.
Hizkuntza: Euskara