Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 5ean, zapatua, Bergaran egingo den txalaparta ikastaroan izena emateko plaza libreak daude oraindik. Izena emateko epea apirilaren 3ra arte egongo da irekita.
Musika Eskolako eta Erdizkako kideek 6 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan parte-hartzeko eta gainontzekoek, aldiz, 7 euro. Ordutegiari dagokionez, 17:00etatik 17:45era 10-16 urte bitarteko haurren txanda izango da eta 18:00etatik 18:45era 16 urtetik gorakoena.