Astelehenean, goizaldeko 02:45ean, atzeman zituzten ertzainek Soraluzen bi lagun, gizonezko eta emakumezko bana, furgoneta baten barruan. Susmagarriak iruditu zitzaiela-eta, haiengana hurbildu eta furgoneta barruan hainbat laneko tresna elektriko aurkitu zituzten: zulagailu bi, konpresore bat, haize-makina bat, grapagailu pneumatiko bat eta beste rotaflex bat. Ertzainei gailu horien jatorria ez legezkoa iruditu zitzaien.
2.000 euroko lan tresnak
Ondoren, Bergarako ertzain-etxean salaketa bat jaso zuten, hainbat laneko tresneriaren lapurretagatik; 2.000 euroko balioko tresneria, hain justu ere. Bergaran aparkatuta zegoen beste furgoneta batetik ostu zuten materiala. Furgonetako sarraila indarrez irekita zegoela ziurtatu zuten ertzainek.
Salaketa aztertu ostean, ertzainek Soraluzen atzemandako materiala berriro ere jabeari itzuli zizkioten. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, Soraluzen identifikatutako bi pertsonak inputatuko dituzte Bergarako furgoneta horretan, indarra erabiliz, lapurretan egitearren.