Jakin-mina piztu dute Benanek eta munstroak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko martxoaren 30a

Jende ugari bertaratu da gaur arratsaldean Bergarako udal pilotalekura, Musika Eskolaren eskutik sortutako 'Benan eta Begigorri munstroa' istorioa jarraitzeko

Ipuina entzun aurretik, baina, Ahotsen soinua izeneko tartea eskaini dute eta bertan parte hartu dute Bergarako Orfeoi Gazteak eta Haurren abesbatzak. Hainbat kantu interpretatu dituzte, eta amaieran guztiek batera Ken 7 eta Itoizen kantak moldatu dituzte.

Ondoren, ipuinaren ordua iritsi da eta tentuz jarraitu dute istorioa: kostaldeko herri oso bat beldurtzen duen Begigorri munstroa garaitu du Benanek; hori bai, ez da bakarrik egon, alboan izan ditu herritarren batasuna eta elkarlana.

2009an sortutako obraren bertsioak txalo ugari jaso ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak