Musikaz lagunduta ospatu zuten Angiozarren Udaberriko III. Jaialdia

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko martxoaren 29a

Angiozarko Trikitixa Eskolak antolatuta ospatu zuten egubakoitz arratsaldean Udaberriko III. Jaialdia. Doinu ugariz jantzi zen modu horretan San Migel Goiaingeruaren eliza.

Trikitien, pianoen, organoen zein biolontxeloen erritmora askotariko piezak interpretatu zituzten Trikitixa Eskolako ikasleek, bakarka zein taldeka, eta elizara bertaratutako lagunek gustura jarraitu zituzten, esate baterako, Txoriak txori, Itsasontzi baten, My heart will go on zein Maitia nun zira gisako kantak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak