Alberto Samaniego eta Aitor Garitano laguntzaile moduan egingo dute lasterketan zehar. Hala ere, orain arte laguntza asko jaso dutela diote taldeko kideek. Eskerrak eman nahi izan dizkie laguntza eskaini dieten komertzio eta pertsonei: Astore, Jabier Erostarbe, Zumelaga jatetxea, Athlon, Lamaño Etxeberri, Ternua, Depor taberna, Larrañaga autoeskola eta Garbil inprimategia.
Intermonek pobreziari aurre egiteko 400 egitasmo ditu munduko 40 herrialdetan, eta horietara bideratuko diren 1.500 euro batu behar zituzten lauko talde bakoitzak parte hartu ahal izateko. Igam taldeak 4.576 euro lortu dituzte kamisetak eta boletoak salduz.