Debagoieneko iheslariak etxera bueltan

Julen Iriondo 2014ko mar. 27a, 16:56

Iheslarien kolektiboak iragarri bezala, urteetan erbestean edo Iparraldean izan diren hainbat lagun hasi da dagoeneko etxera itzultzen. Horixe da, esate baterako, Bergarako Enrike Jauregi eta Miren Aierberen kasua. 1996an utzi zuten herria, eta aurreko aste amaieran itzuli ziren. Harrera beroa egin zieten hainbat bergararrek.

Enrike Jauregi eta Miren Aierbe bergararrak etxean dira berriz ere. 17 urte pasa erbestean eta Iparraldean egin ondoren, aurreko aste bukaera ezkero Bergaran dira biak. Domekan, harrera beroa egin zieten hainbat herritarrek, senide eta lagunak tartean.

Albo banatan jendea txaloka zutela iritsi ziren Jauregi eta Aierbe Arrano taberna parera. Besarkadak eta muxuak batean eta bestean, eta aurreskuaren ondoren bi hitz ere egin zituzten.

Iazko ekainean Miarritzen egindako ekitaldi jendetsuan iradokitako bidetik, eta Altsasun iheslari ohiek berriki egindako agerraldian berretsi legez, iheslariak egunotan hasi dira euren herrietara itzultzen. Guztira, munduan barreiatuta, 500 iheslari inguru daudela kalkulatzen dute, horietatik 100 Iparraldean, hauetako 10 bat debagoiendarrak. Batzuk itzuli dira eta beste batzuek gauza bera egingo dute datozen egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak